El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.
Etxea Landibar auzoan dago, Urdazubiko herritik hurbil. Ongi Etorri apartamentuak (berez 2 apartamentu eta estudio bat) etxebizitzako beheitiko pisuan daude, jabeak lehenbizikoan bizi direlarik.
ONGI ETORRI I Ongi etorri I estudio bat da eta berez pieza bakarreko bizitegia da. Alde batetik sukalde-egongelako alderdia bereizten da eta bertzetik logela bikoitza eta komuna.
ONGI ETORRI II ETA III
Biak, Ongi etorri I eta II, apartamentuak dira eta sukalde-egongela bat, logela bikoitza eta komun zabala dute. Sukaldeak gainera guztiz egokituak daude, beharrezko aparailu guziekin.
Bi apartamentuetan ohatze supletorio bat gehitzeko aukera dago eta III. apartamentuan nahi izanez gero haurrendako seaska jar daiteke.
Etxeko kanpokaldean terraza galant bat dago, bere mahai eta aulkiekin. Hemen, gure bezeroek inguruak eskaintzen duen lasaitasun eta edertasunaz gozatu ahalko dute.
Etxean arropa garbitu eta idortzeko ikuztegia dago, bere garbigailu eta lehorgailuarekin.
Ez dira animaliak onartzen.